Zizurkil ::: hauteskundeak, emaitzak eta lehen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mai. 27a, 23:46

Botoak:

  • ANV: 476
  • EA:122
  • EAJ-PNV: 323
  • EB-ARALAR: 83
  • PP: 61
  • PSE-EE: 163

Zinegotziak:

  • ANV: - (5)
  • EA: 2 (1)
  • EAJ-PNV: 5 (3)
  • EB-ARALAR: 1 (1)
  • PP: 1 (-)
  • PSE-EE: 2 (1)

Batzar Nagusiak:

  • ANV: 456
  • EA: 103
  • EAJ-PNV: 299
  • EB-ARALAR: 104
  • PP: 72
  • PSE-EE: 196
  • Zuri: 27

Balorazioak:
 
Mikel Arrastoa (EAE-ANV): Oso pozik gaude, emaitzak oso onak izan baitira. Gure zerrenda inpugnatu eta ilegalizatu egin badute ere, begira zein emaitza onak lortu ditugun: orain lau urte baino hobeak. Bake prozesuan lan gehien egin duen indar politikoari bultzada eman diote herritarrek.
Horrelako emaitzak ikusita, Udaleko beste alderdiek, emaitza horiek errespetatzeko duten talante demokratikoa ikusi beharko da. Ea gai diren erabaki hori errespetatu eta egiazko prozesu demokratikoa bultzatzeko.
 
Maria Anjeles Lazkano (EAJ-PNV): Abstentzioa duela lau urte baino dezente altuagoa izan da. Alderdi guztiengan eragin du horrek; botu kopurua dezente jaitsi da.
Emaitzak nabarmenak dira: guk gure botuak atera ditugu, besteek besteenak. EAE-ANV alderdiak atera du Zizurkilen botu kopuru altuena. Ilegalizatuta daude eta ikusi egin beharko da nola egin aurrera. 

Idoia Ariznabarreta (EA): Gutxi gora-behera, espero genituen emaitzak jaso ditugu. Aurreko txandan EAJ-EA batera aurkeztu ginen. Orain banatuta, botu gutxiago izan dugu. Abstentzioa aurreko hauteskundeetan baino altuagoa izan da eta eragina izan du horrek gugan. Gure helburua zinegotzi bat edo bi ateratzea zen. Helburua bete dela esan daiteke.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!