Amasa-Villabona ::: hauteskundeak, emaitzak eta lehen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mai. 27a, 23:43

Botoak:

  • ANV: 1.088
  • EAJ-PNV: 829
  • IU-ARALAR: 206
  • PP: 124
  • PSE-EE: 245

Zinegotziak:

  • ANV: 6
  • EAJ-PNV: 5
  • IU-ARALAR: 1
  • PP: 0
  • PSE-EE: 1

Batzar Nagusiak:

  • ANV: 948
  • EAJ-PNV:636
  • IU-ARALAR:244
  • PP: 150
  • PSE-EE:327
  • EA: 158
  • Zuriak: 73
  • Baliogabeak: 55


Balorazioak:

Maixabel Arrieta (EAE-ANV): Poz-pozik nago eta botua eman diguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Emaitza hauek lortzeko, jende askok egin du lan. Ea orain lan txukuna egiten dugun herriaren alde. Guk asmo hori dugu eta hor egongo gara jendeari entzuteko, bai udaletxe barruan eta baita kanpoan ere. Udaletxea herriko etxea da eta guztiontzat irekita egon behar du.

Bakartxo Tejeria (EAJ-PNV): Duela lau urteko emaitzekin alderatuta, jaitsi egin gara. Abstentzioa oso altua izan da eta ez digu lagundu. Irabazleari zorionak, dudarik gabe.

Marijo Sanchez (EB-Aralar): Aurreikuspenak bete egin ditugu, aurrekoetan baino botu gehiago jasoz. Zinegotzi bat atera dugu Villabonako udaletxean eta gustura gaude emaitzarekin. Bihartik aurrera lanean jarraituko dugu, gogoz eta ilusioz.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!