Ulertzekoa da Herme Gonzalezen harridura, sozialisten emaitza ere oso ona izan baita. Aurreikuspenetan ez zegoen, ordea, jeltzaleek galdutako boto kopuru guzti hori. Asko eta asko UDAra joan dira. Herri kandidaturari eman diote konfidantza datozen lau urteetarako. Historikoki gehiengo osoa izan duen EAJ-PNV alderdia, hirugarrena izatera pasa da. Eta orain zer? Gauza asko gerta daiteke datozen egunetan. Alkatetza UDAri dagokio, baina babesak beharko ditu.
Botoak:
- ANV: 499
- EAJ-PNV: 691
- PP: 116
- PSE-EE: 763
- UDA: 820
Zinegotziak:
- ANV: 2
- EAJ-PNV: 3
- PP: 0
- PSE-EE: 4
- UDA: 4
- EA 83
- EAJ-PNV 711
- IU-ARALAR 481
- PP 200
- PSE-EE 865
- Baliogabeak 424
Lehen balorazioak:
MARIBEL VAQUERO, EAJ-PNV
Ez dugula lan txarra egin iruditzen zait, egitasmo asko aurrera atera ditugu eta hurrengo agintaldirako dirua ere badagoelako. Gure proiektua gizartzeratzen ez dugu asmatu.
Herriak aukeratu du aukeran zuena eta pozten gara aukera guztiek aurkezteko aukera izan dutelako.
Gure botante askok plataformari eman dio babesa, gu nabarmen jaitsi gara.
Sozialistek ere zertxobait jaitsi dute baina guk pairatu dugu galera handiena.
IÑAKI MENDIZABAL, EAE-ANV
Gure posizioa berreskuratu dugu eta goruntz goaz. Herri plataforma bat ere bazegoen eta irabazi dutenez, zoriondu behar ditugu. Ikustear dago etorkizuna, gu eroso gaude.
HERME GONZALEZ, PSE-EE
Aldaketa helburu nagusi izanik, garaipen txikia da. Baina erabat harrituta gaude UDAren emaitzarekin. 2 urte daramagu gogor lan egiten eta zertxobait atsekabetuta gaude.