Xabier Mujika, Larraulgo alkate
"Botu bakarreko aldez irabazi dut. Larraul herri txikia da eta edonork irabaz zezakeen, botuemale gutxi dituelako. Sorpresaz hartu dut albistea, baina banekien gerta zitekeela, duela lau urte ere oso alde gutxi izan zelako bozketan. Datorren astetik aurrera Udaleko martxa ikasten hasi beharko dut".