Olaederrako mahai teniseko taldeak bigarren mailara igotzea lortu zuen joan zen maiatzaren 19an Tolosako Usabal kiroldegian egin zen kanporaketan. Taldea sortu zenetik, hirugarren urtean da aurtengoa eta lortu duten mailan mantentzeko lan handia egin beharko dute, exijentzia handiko kirola baita mahai tenisa.
Taldekideak Txema Armentia, Mikel Martin, Alberto Etxeberria eta Iker Mugertza dira. Tarteka Raul Lopez eta Ion Caminosek ere jolastu ohi dute.
Zorionak taldekide guztiei eta aurrera!