Bidaniko taldea gainditu eta gero, final laurdenetara iritsi da Andoain herri arteko pilota txapelketan. Eta aurrera jarraitzeko ezin aurkari zailagoa egokitu zaio: Donostia, iaz finalerdietan Andoain txapelketatik kanpo bota zuen taldea.
ZALETUEN BABESA
“Aurten txapela irabazteko hautagai nagusia da Donostia. Aukerak baditugu, baina beti ere frontoia jendez betetzen badugu, bestela oso zaila dugu irabaztea”, Andoaingo arduradunen mezua oso argia da. Zaletuen babesa funtsezkoa da.
Andoaingo taldeko kideak
Kadeteak: Eneko Aizpurua, Unai Maiza, Unai Etxeberria, Aritz Rekalde, Asier Irastorza eta Mikel Jauregi. Jubenilak: Aratz Ormaetxea, Aitor Ulanga, Jon Beloki eta Jon Eskudero. Afizionatuak: Oñatz Gonzalez eta Joxe Mari Sagaseta. Entrenatzaileak: Mikel Rekalde eta Andoni Alvarez.