Pilota emaitzak eta kartelera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mai. 22a, 21:05

M.GARAIALDE 22-18 ZUMARRAGA
JUBENILAK.
Oso gogortzat jo daitekeen partida, hirugarrena jarraian. Arerioa ezkerra izateak buruhauste bat baino gehiago eragin zion Garaialderi. Baina garaipena berea da.

JON PAGOLA 22-14 ZUMAIA
JUBENILAK.
Pagolak arazo handirik gabe hartu zuen mendean aurkaria. Oso partida ona jokatu zuen.

Bi pilotariak Udaberri Txapelketako final laurdernetarako sailkatu dira. Zozketak, ordea, biek etxean, Urnietako udal pilotalekuan eta elkarren aurka jokatzera behartu ditu.

M.GARMENDIA 18-7 HONDARRIBI
KADETEAK.
Aurkari ona izan arren, urnietarrak erakutsitako indarraren aurrean ez zuen ezer egiterik izan. Garmendia fisikoki oso une onean dago. Jada, Udaberri Txapelketako final laurdenetarako sailkatuta.

URNIETA 18-16 HERNANI
ARITZ LIZASO-UNAI AROZENA.
INFANTILAK. Markagailuan une oro urnietarrak aurretik joan ziren 17-12 emaitzara arte. Hor, hernaniarrak
erreakzionatu eta tantoak egiten hasi ziren. Urnietarrak urduri ziren. 17-16 markagailuan, baina azken tantoa etxekoek egin zuten. Partida entretenigarria.

URNIETA2 18-10 ZARAUTZ3
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. INFANTILAK. Urnietarren indarra argi geratu zen. Ondorioz, Bidasoa-Oarso-Donostialdea-Buruntza-Kosta-Urolako Txapelketako final zortzirenetan parte hartuko dute.

URNIETA 18-14 USURBIL
JOSU ARRUARTE-IMANOL ANSA.
ALEBINAK. Partida ona urnietarrentzat. Pelota bigunekin askoz gusturago dabiltza.

URNIETA3 3-16 OIARPE1
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. ALEBINAK. Markagailuak kontrakoa erakutsi arren, urnietarrek norgehiagoka ondo jokatu zuten. Oiartzuarrek ordea maila handiagoa dute.

 

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz banaka, Jubenilak
Udaberri Txapelketa: final laurdena
Mikel Garaialde-Jon Pagola
Urnieta. Lar, 9. 18:00

Urnietan jokatuko diren
gainerako partidak
Zumaia-Aurrera Saiaz (Bidegoian)
Tartaloetxe (Zegama)-Zumarraga
Bergara-Aurrera Saiaz

Eskuz banaka, Kadeteak
Udaberri Txapelketa: final laurdenak
Mikel Garmendia-Hondarribi
Azkoitia. Lar, 9. 16:00

Eskuz binaka, Infantilak
J. Loitegi-. Ansa–Alde Zaharra 3
Ander Oiarbide-Aitor Pagola–Hernani 1
Loiola. Lar, 9. 16:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!