Zimiterioko Pilota txapelketarako izen ematea irekita

Ziotza Kirol elkarteak antolatuta V. edizioa da aurtengoa

Zimiterioko V. pilota txapelketako izen ematea irekia dago jada. Ekainaren 10a izango da Zizurkilgo zimiterioan jokatzen den txapelketa berezi honetan izen emateko azken eguna. Izen ematean 10 euro ordaindu beharko da bikoteko eta edozein bikotek du aukera parte hartzeko. Txapelketako finala Abuztuan, Zizurkilgo festetan jokatuko da, eta bikote irabazleak 120 euroko ordainsaria izango du, bigarrenak berriz, 80 eurokoa. Izen emateko bi telefono hauetara dei daiteke: 616961153 649703472
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!