226 etxebizitza eraikiko dira Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mai. 17a, 18:32

Gipuzkoako Foru Aldundiak Asteasuko Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspena
onartu du. 190 etxebizitza egingo dira Asteasuko hirigunean eta 36 Elizmendin. Etxebizitza horietako 30 babes ofizialekoak, eta 74 prezio tasatukoak izango
dira.

Aldundiaren bozeramaile eta Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako diputatu
Koldo Azkoitiak adierazi duenez, arauen berrikuspenarekin, etxebizitza
berriak egingo dira 2007-2015 aldian.

226 etxebizitza berri
Azkoitia jaunak nabarmendu du hirigintzako dokumentu berri honi esker 226
etxebizitza berri egingo direla, 190 Asteasuko hirigunean eta 36 Elizmendin.
Etxebizitza horietako 30 babes ofizialekoak, eta 74 prezio tasatukoak izango
dira.
Aipagarria da A-7 arean, Asteasu errekaren eta Larraulgo errepidearen
artean, lurzoru hiritargarriko 2,4 hektareako alor batean, 66 etxebizitza
eta behar diren ekipamenduak egingo direla.

Gizarte ekipamendua
Aldundiaren bozeramaileak adierazi duenez, testu berrian finkatuta geratzen
dira gaur egun dauden ekipamenduak, eta A-7 arean jasota, udalez gaindiko
izaera duen Ipupomamua kultur parkea, udal igerilekuak, errekako parke
publikoa eta ertzeko pasabidea. Aurreikusita dago hiriguneraino iritsiko den
bidegorri bat egitea eta Elizmendiko eskolak handitzea ere.
Bideei dagokienez, hirigune barruko bide eskema berrantolatu nahi da eta,
horrekin lotuta, hirigunea inguratuko duen bide sare bat egin
ibilgailuentzat, hirigunea oinezkoentzat uzteko.

Industria
Berrikuspenean oso-osorik jasotzen da udalerriko industria area eta alorren
garapenak sortutako lursailen berrantolaketa, indarrean dauden Hiri
Antolaketako Arauetan dagoen bezalaxe. Ur Zuzendaritzak egindako txostenaren
arabera, “Industrialdea” eremuan egin beharreko jarduketak uholde arriskurik
ez dagoen kota batean egin beharko dira.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!