Saralegi, Goenatxo II, Ostolaza, Irigoien, Elosukorta eta Urpe izango dira nor baino nor. 18:00etan hasiko da lehia Adunan. Bost minutuko tandak egingo ditu bakoitzak Gorostidi harriarekin eta altxaldi gehien ematen dizkionak lortuko du txapela etxeratzea.