Pultsulariak, aurkaririk gabe

"Maiatzaren 12an Villabonako Olaederra Kiroldegian, III. Euskadiko Liga Kadete eta Promesa mailan ospatu zen. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu bertan azaldu zen jendeari; hainbeste publiko izateak aurrera jarraitzeko laguntzen baitigu", Danena Olaederrakoen balorazioa da

"Kadete mailan Gipuzkoak lehenengo postua lortu zuen, (Jokin Urkizu, Adrian Sasiain, Koldo Saracho eta Kellyam Quintana). Banakako sailkapenean, Jokin Urkizuk 3. postua lortu zuen.

Promesa mailan Gipuzkoak hirugarren postua lortu zuen (Iker Hernandez eta Jon Lopez). Banakako sailkapenean, Iker Hernandezek lehenengo postua lortu zuen.

Pultsulari guztiak Danena-Olaederra Halterofilia Taldeko Pultsulariak dira.

Zorionak eta mila esker denei".

Batis Kortajarena

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!