Areto futboleko finala, Kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mai. 12a, 13:34

Areto Futboleko XV. Edizioak berea egin du. Hemezortzi jardunaldietan lehian aritu eta gero eta aurreko asteburuetan azken faseko norgehiagokak jokatu ostean, final handian nortzuk egongo diren erabakita dago. Gaur arratsaldean, finala: Perfide.com-Tsunami.

Perfide.com eta Tsunami taldeak izango dira aurtengoan eta haien artean erabakiko da txapelketaren garaipena. Zaletu guztientzat hitzordua, larunbat honetan, maiatzak 12, 18:00tatik aurrera Kiroldegian.

LIGAKO LEHENAK, FINALETIK AT
Emaitzei begira, bi taldeak finalera ezustean ailegatu direla pentsa daiteke. Hain zuzen, txapelketa azken fasean sartu aurreko jardunaldian Perfide.com 38 punturekin 3.postuan sailkatu baitzen. Tsunami taldea berriz, 31 punturekin bosgarren postuan. Azpimarratzekoa da sailkapenean buru ziren La Casa del Pueblo eta Libreria Idiazabalek, puntuazio aldetik, gainerako taldeei tarte handia atera diotela txapelketa osoan zehar. Baina finalera ailegatu diren bi hautagaiak azken fasean haien nagusitasuna erakutsi dute eta gainerako arerioak mendean hartu dituzte. Finala beraz, ikusgarria izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!