Udal hauteskundeetarako kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mai. 7a, 20:25

Ezagut itzazu herriz herri alderdi bakoitzaren programa politikoa:

ANDOAIN | URNIETA | VILLABONA | ZIZURKIL | ASTEASU | ADUNA

Datorren astean, udal hautagai guztiei elkarrizketa. Informazio gehiago, hauteskundeei buruzko atal berezian.

Ostiral gauerdian hasiko da Udaletako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak aukeratzeko hauteskunde kanpaina.

Azken orduko aldaketark ez badago, ezker abertzalearen partaidetzarekin abiatuko da kanpaina Urnietan. Ez, ordea, Andoainen. 2003an gertatu bezala, andoaindar asko eta asko gogoko duten hautesle-zerrenda bozkatu ezinik geratuko da.

ANDOAIN

Soziologikoki ezker abertzalea, jeltzaleak eta sozialistak parekatsu dabiltza. 1999ko udal hauteskundeetan elkarren lehian aritu zirenean bosna zinegotzi eskuratu zituzten. Madrilgo Fiskaltzak ezker abertzalea jokoz kanpo uztean, hankamotz geratzen da lehia. Ikustear dago jeltzaleek lehen indarra izatea lortzen duten, haien eta sozialisten artean egongo da garaipena. Neurri apalago batean baina hauteskunde hauek garrantzia handikoak dira PP, EB-Aralar eta EArentzat.

URNIETA
Nor baino nor lehiatuko dira jeltzaleak, sozialistak, ezker abertzalea eta udal hauteskunde hauetan estrainekoz aurkezten den UDA herritar hautesle-zerrenda. Jeltzaleek agintean jarraitzeko lehen indarra izatea bermatu behar dute. Sozialistek ez dute hain erraz etsiko. Alternatiba bezala ikusten dute euren burua. Alkatetza nori emateko garaian epaile erabakiorrak bilakatu daitezke ezker abertzalea eta UDA.
Azken hau herritar talde batek osatu du. Mikel Izagirre da hautagaia eta egungo IUko zinegotzi Tomasena tartean dago. IU-Aralar ez da Urnietan aurkeztuko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!