“Erabiltzen ez ditugun gauza horiek guztiak oso baliagarriak izan daitezke, ingurumenari mesede egiten zaio eta, gainera, diru pixka bat irabazteko aukera izango da objektuak saldu ezkero”. Behin azoka amaituta, etxera bueltan eraman nahi ez diren gauzak EMAUS fundazioari uzteko aukera izango da erakunde honek Afrikan duen proiektu batera bideratzeko.
Beraz, jostailuak, diskoak, liburuak, arropa, elektrogailuak, altzariak, bizikletak edo erabiltzen ez diren beste gauzak izanez gero, nahiz eta asko ez izan, baliagarri izan daitezke bigarren eskuko I. Azokarako.
Informazio gehiagorako, Eguzki Ihintza elkartea: 943591298 / 618244630.
Azokan bigarren eskuko produktuekin parte hartzeko azken eguna maiatzaren 25a izango da. Azoka, esan bezala, datorren ekainaren 9an izango da.