Santakrutzak irudi bidez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mai. 3a, 15:12

Goizean goizetik euria gogotik ari zuen Santa Krutz egunean. 10:30ak baino minutu batzuk lehenago ekin zitzaion Ikurriñaren jaitsierari, ateri zegoen unean bertan.
Ikus argazkiak:Haur pregoia | Txirrindularitza | Erreka jaitsiera | Koadrilen Eguna |Ikurriñaren jaitsiera | Musika topaketa

Goazen, orain ateri dago eta!” eskopeteroen eta alkatearen arteko solasaldia zen hitzordurako minutu batzuk falta zirenean. Euria gogotik goizean zehar eta ateri zegoen aukera hori baliatu behar. Aspaldiko distira galdu du Ikurriñaren jaitsierak, oroimenean geratu dira jendetza erakartzen zuen garai hura. Olajaunan ere ez zen Ikurriña ipini, aspaldiko ohiturari amaiera emanez.

GOIKOPLAZATIK ERMITARAINO
Inor gutxi Goikoplazan, udal ordezkariak eta dozena erdi bat eskopetero. Kalean behera dendariak eta oinezkoren bat edo beste txistularien doinua entzuterakoan jaitsiera ikusteko geratzen zen. Santa Krutz Peña elkartearen ataritik igarotzean dozena erdi bat eskopetero gehitu zen martxara. Alllurraldeko zubira iritsi orduko Santa Krutz ermita erdi betea zegoen. Urtero bezala, txiki geratu zen maiatzaren hiruko mezan.
Udal ordezkari gehienak izan ziren Ikurriñaren jaitsieran. Askorentzat azkena izango da, agintaldia amaitzean ez baitira berriro udal hautetsien artean izango. Horien artean, Mikel Arregi eta Xabier Huitzi zinegotzi abertzaleak, PPko Serafin Torrado edota IUko Manuel Correas. Aurpegi berri asko izango ditu, beraz, 2008ko Ikurriñaren jaitsierak.
Eguraldiak hankaz gora jarri zuen maiatzaren hiruko egitaraua. Txakoli dastaketa Zumea plazako arkupeetan egin zen eta Pirritx eta Porrotx pailazoen emaladia Ikastolako pilotalekuan. Herriko musikarien kalejiraren ibilbidea ere kolokan zegoen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!