Antia literatur lehiaketa, sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko api. 27a, 15:42

Bederatzi lan saritu; kategoria bakoitzeko hiru literatur lan garaile. Lehiaketa hiru mailatan banatuta dago; haurren maila, gazteena eta helduena. Ikus, argazkiak.


Parte hartzaileen lanek epaimahaiaren aldetik jaso duten lehen errekonozimendua izan da. Hain zuzen, aurkeztu zitzaketen literatur testuak, aldez aurretik inoiz saririk jaso ez zutenak izan behar zuten. Saritu gabekoak alegia.

TREBEZIA AGERIAN
Lehiaketara aurkeztu den egile baten baino gehiagoren idazle senak, ez du aurten lehen aldiz saria jaso. Aurreko edizioren batean idatzitako istorioek Antia lehiaketako palmaresa osatu dute. Parte hartzaile batzuek urte gutxiren buruan kategoria berean; besteek, adinean aurrera egin ahala baita kategoria desberdinetan ere. Guztiek duten idazteko zaletasuna eta maila agerian geratu da urteroko lehian. Hona hemen adibide batzuk. Adriana Unanuek iaz bigarren postua eskuratu zuen “Ximbe naiz” idazlanarekin. Gazteen mailan, Yaiza Ramirezek hirugarren “Weyngo erresuma”rekin; baita Amaia Agirrek bigarren postua 2005ean “Hankapalua” izenburutzat zuenarekin. Irati Goikoetxeak dagoeneko hiru Antia sari eskuratu ditu. Aurtengoarekin batera, iaz bigarren postuan “Chanel gorria” idazlanarengatik eta duela bi urte lehen postua, “Post Tenebras Spero Lucem” lanarekin. Azkenik, Inaxio Lopez de Aranak ere 2002an bigarren postua eskuratu zuen “Aitona gurea” idazlanarekin.

HAURRAK

  1. “Lau haizetara, adiskide bat”, Adriana Unanue Mañoso. 200 euroko erosketa txartela.
  2. “Sugetxoa”, Lorea Barkaiztegi Begiristain. 120 euroko erosketa txartela.
  3. “Zozoak beleari ipurbeltz”, Imanol Ansa Urruzola. 70 euroko erosketa txartela.

GAZTEAK

  1. "Agur”, Andoni Altuna Beraetxe. 600 euroko erosketa txartela.
  2. “Kafetegiak badu bere xarma”, Amaia Agirre Gonzalez. 360 euroko erosketa txartela.
  3. “Armadura beltzeko zalduna”, Yaiza Ramirez Gonzalez. 180 euroko erosketa txartela.

HELDUAK

  1. “Ama Birjinalepoan zintzilik”, Irati Goikoetxea Asurabarrena. 1.200 euro.
  2. “Rien de rien”, Ihintza Erremundegi Beloki. 750 euro.
  3. “Hamar egun uhartean”, Inaxio Lopez de Arana. 450 euro.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!