Ezkeltzu mendiko III. larre irekiera

Datorren ostiralean izango da arratsaldeko bostetan hasita. Abere batzuk plazatik irten eta ganadua kamioietan Ezkeltzuraino eramango dituzte, besteek Illarratxoeta (Motzane) ingurutik oinez eramango dituzte.

Aurtengoan 47 abelburu izango dira larrean, Zugastizabal, Zaldugoena eta Egialdeko baserrien larre behiak eta Izibar, Ugarte eta Berastegiko esne behiak.

Bestalde, Udalak larre transformatzearen bigarren faseari ekin nahi dio 2007an, lanak Udaran hasi eta Iraila amaierako ereite lanak egitea aurreikusten da.

Larre irekiera Ezkeltzugain Abeltzain Elkarteko kideen eskutik egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!