Saharako kanpamentuetan egoera zailean bizi diren haurrei, aste batzuez euren egoera latza ahazteko aukera ematen zaie modu horretan. Elikagai eskasia pairatzen dute haur hauek eta osasun zerbitzua ere ez da behar adinakoa.
Haurren egonaldia uztailan hasi eta abuztu bukaeraraino luzatzen da. Ekimen honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, Andoaingo Gizarte Zerbitzuetarako Lansailera joan behar da, edota 943 304 343 telefono zenbakira deitu. Izena emateko azken eguna maiatzaren 11 izango da.