Marian Lazkano alkatea eta Ainhoa Larrea kultura teknikaria izan dira aurkezpenean. Bertsoa izango da aurtengo Maiatza Saltsan ekimeneko protagonista.
Pedro Maria Otaño bertsolari handia jaio zela 150 urte bete dira aurten, eta aitzakia hori baliatuz bertsoa izango da aurtengo Maiatza Saltsan ekimeneko protagonista nagusia. Bertso jaialdia, bertso afaria, haur bertsolarien emanaldia eta beste hainbat ekitaldi egingo dira Otañoren omenez. Honez gain, ohiko egunek ere izango dute bere tartea, Andatza egunak edo San Isidro egunak esaterako. Horiek aukera batzuk, hala ere, gehiago jakin nahiz gero Maiatzean zehar Zizurkilen egingo diren ekitaldi guztiak gure agendan dituzue ikusgai.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!