Nerbioek eraginda ezin izan zituen 14 kanaerdikoak ebaki
Xabi Alkizalete Asteasuar gazteak ez zuen berea eman Asteasun, atzo arratsaldeko seietan jokatu zen aizkora apustuan. Jexux Mari Ormaetxea, "Urki" Oreindaindarraren aurka egin zuen pustu Alkizaletek, 14 kanaerdiko nork lehenago ebaki. Aizkoran hasi berria da 23 urteko Asteasuarra, eta urduritasuna larrutik ordaindu zuen. Lehen enborretan ondo hasi zen Alkizalete, Urkiri aurrea hartuz. Pixkanaka ordea, bete egin zen, urduritasunak eraginda estutu egin zen eta pixkanaka Urki hurbildu egin zitzaion. Orendaingo aizkolariak aurrea hartu zionerako jota zen Asteasuarra eta azken hiru enbor ebaki gabe utzi zituen. Fisikoki prestatuta egon arre, herrian eta jende ugariren aurrean aritzeak gaina hartu zion Alkizaleteri. Aiurriri apustu aurretik eskainitako elkarrizketan pertsona urduria zela onartzen zuen Asteasuarrak, eta egoeraren aurrean nola erantzungo zuen ez zekiela ere aipatzen zuen. Zoritxarrez, modurik kaxkarrenean erantzun zuen atzo. " Ez du izerdirik ere atera" entzuten zen bertaratutako zaleen artean. Herrian aritzearen lotura estuegia izan zen atzo Alkizaleterentzat. Hurrengoan beharko du.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!