- "Korrika eta preska aurkezten da Batzar berezi batera, datorren astean bertan ohiko batzarra egingo denean.
- Egungo ustiapen epea 2021 artekoa da: zertarako hainbeste presa beste 10 urtez luzatzeko? Are gehiago, legealdi amaieran gaudenean?
- Udalak jasoko dituen ordainak, gure ustez, ez dira ez juxtuak, ezta nahikoak ere.
- Bazkardoko herritarrek askotan galdetu izan dute ea aipatu lantegiak eragiten ote duen beren osasunean: halere PSE eta PPk behin eta berriz ukatzen dute jarduerari buruzko ingurumen txostenik eskatzea.
- Nahiz eta ustiapen baimena 1996koa izan, zilegi da “Asfaltos de Campezo”-ri eskatzea egungo legedia betetzearekiko bermea eta beharrezko neurriak har ditzan, batez ere, tximinietatik isurtzen dituen keak kontrolatzeko.
Nori egiten dio akordio honek mesede?
Guk argi daukagu, egungo akordioak ez diola mesederik egien EZ Udalari eta EZ Andoani.
Eusko Alkartasunak salatu nahi du Udal gobernuak (PSE-PP) gai honen inguruan izan duten jokabidea eta onarpenerako ezarrazoizko presa eta iluntasuna. Nabarmendu nahi dugu ere Ezker Batua taldearen ordezkariaren jarrera zeinak azken honetan ez duen gobernu ekintzaren aurka agertu nahi eta sentiberatasunik eza azaltzen duen, gobernu taldearen jarduerari babes emanaz".