Sergio del Campo eta Alex Turanzas-ek izan dute organoa berritzeko ardura. Inaugurazio egunean, Alberto Agirre abesbatzarekin batera entzun ahal izango dira organo berrituaren akordeak. Myriam Ulanga eta Ana Belen Garcia organojole andoaindarrek izango dute organoa jotzeko ardura.
Abenduan ehun urte beteko ditu San Martin elizako organoak eta hainbat ekitaldi prestatzen ari dira urtemuga hori ospatzeko. Besteak beste, bisita gidatuak, organoari egin dioten zahar berritze prozesuaren berri ematen duen liburuaren argitalpena edota kontzertuak.