Lizarraldeko bidegorrira irteera apirilaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko api. 18a, 11:59

Asteasuko Udalak Lizarraldeko bidegorrira irteera antolatu du apirilaren 22rako. Murietatik abiatu eta Antzin, Acedo, Zuñiga eta Antoñana herriak zeharkatuko dira.

 

Bidegorriak 25 kilometro ditu eta antolatzaileek azaldu dutenez, ibilbide oso polita eta erraza da. Bidegorria bukatu ondoren atsedenleku batean bazkalduko dute.

Bazkaria bakoitzak berea eraman behar du. Autobusak eramango ditu motxilak ibilbidearen zati batetik bestera eta bizikletak kamioneta batek eramango ditu haraino.

Izena ematea: Kultur Etxea. 5 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!