Aste honetan Urigain etxean kokatuko den Turismo Informazio Puntua zabalduko da ofizialki. Estatuko, EAEko eta Gipuzkoako ordezkari instituzionalekin batera udal ordezkariak izango dira inaugurazioan. Kanpotik datozenei herriak eta eskualdeak eskaintzen duen ondarea aditzera emateko funtsezko gunea izango da.
Aurrerantzean, beraz, kalean doan herritarrari turista edo kanpotarren bat informazio eske etorriz gero badaki nora bidali, Urigain Etxean dagoen Turismo Informazio Puntura. Argibide guztiak eskainiko zaizkio Urigainen.