Gutun lehiaketa Aiztondon

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak I. Aiztondo  Gutun Lehiaketa antolatu du. Aurtengo gaia "nere lagunari" izango da eta adin guztietako idazleei zuzendua dago. Apirilaren 17an amaituko da izen emateko epea.

Sei urtetik aurrekoek aurkeztu ahal izango dute gutun lehiaketara.Gutunek bi orriko luzera izango dute gehienez eta inprimatuta edota eskuz idatzita aurkez daitezke. Partaide bakoitzak bi lan aurkez ditzake.

Gutunak Aiztondoko bulegoetara bidali behar dira, apirilaren 17ko 14:00ak baino lehen. Zizurkilgo Muñoa kaleko 36an dago bulegoa. Informazio gehiago: 943 693 930 telefono zenbakira deituz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!