Beherobi (337m.) menditik irten eta Erobi ibaia jarraituz Errozate (1345 m) mendira igoko dira. Handik, altuera galdu gabe mendilerroa zeharkatuko dute: Orion Lepoa (970 m) eta Organbide lepoa (988 m). Hortik Urkulura (1419m) igoko dira. Ikusgarritasun handiko eremua da eta handik Luzaidera jaitsiko dira mendizaleak.
Informazio gehiago:
- Iraupena: 7 ordu inguru.
 - Distantzia: 24 kilometro.
 - Izen emateko: 943 69 44 58 /Aizkardi
 - Irteera: 07:00, Olaederra.