Antolatzen lehena, eta jendetsuena ere bai, Oroituz Andoainen taldeak antolatua izan zen. Arrosa gorriz bete zuten gerra galdu zutenen senideek Goiztirian arimaren garrasia eskultura. Ekitaldian herritar talde batek garai hartako doinuak berreskuratu zituen. Nabarmentzekoa da andoaindar talde horrek azken asteetan hartutako lana. Xabier Lasak Oroituzen eta memoria berreskuratzen dabiltzan Euskal Herriko taldeen izenean manifestua irakurri zuen.
Ekitaldian alderdi abertzaleetako ordezkariak izan ziren, baita IUkoa ere.
Bi ordu lehenago, Andoaingo Udaletxeko zinegotziek lore sorta eskaini zuten leku berean. EAJko, PSE-EEko eta IUko zinegotziak izan ziren bertan.
Aste osoan zehar egoera xelebrea sortu da apirilaren hamalauaren inguruan. Ekitaldi bera ordu berean iragarri ziren, Udala batetik eta Oroituz Andoainen bestetik. Azkenean bi orduko tartean egin ziren bi ekitaldiak. Bata eta bestea desberdintzeko.