Sinopsia:
“Emakumeak bere oheetan” sexuaz mintzatzeko ikuskizuna da; emakumeen sexu bizitzaz hitz egiteko aitzakia. Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu mintzagai. Agertoki gainean bost emakumezko, bost adin eta bost gizarte maila ordezkatzen dituzte.
Gizonezko bat ere izango da, hainbat paper jokatuko dituena: aingeru guardakoa, konpainia goxoa, terapeuta, laguna, iritsi berri bat, oroitzapen bat, aita, suhiltzaileen burua…