Oroituz taldearen deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko api. 12a, 12:59

Larunbatean Errepublika Eguna dela eta, Oroituz Andoainen taldeak idatzi hau argitara eman du:

Kaixo lagunak:

1931eko apirilaren 14a, II. Errepublika aldarrikatu zen eguna da guretzat. Gogoratzeko eguna da, bai, baina aldi berean, herri bezala zor zaizkigun baloreak, hala nola, demokrazia, berdintasuna, justizia eta nazio eskubidea aldarrikatzeko eguna ere bada.
Ondo dakizuenez, Oroituz, Andoainen taldeak Andoaingo oroimen historikoa errekuperatzeaz gain, beste konpromiso bat ere hartu zuen: Errepublikako ideia guzti horiek gaurkotasuna dutela aldarrikatzea, alegia.

Oroituz, Andoainen taldeak egun horretan antolatu daitezkeen omenaldi guztiak errespetatzen ditu, baina honako bi puntuak kontuan behar direla pentsatzen eta defendatzen du:

  • Omenaldi hauek, borroka antifaxista, errepublika estatu eredua, justizia soziala eta Euskal Herriaren eskubide nazionalaren aldeko borrokaren oinordeko sentitzen diren mugimendu sozial, sindikatu, alderdi sozial eta instituzio guztien espazio anitzak behar dutela izan, inongo bazterkeriarik gabekoa.
  • Borrokalari antifaxista eta errepresaliatu andoaindarren oroimena errespetatzeko, beharrezkoa dela omenaldi ekintza hauek irudi operazio eta hauteskunde kutsuko interes partidistetatik at kokatzea.

 

HAU GUZTIAGATIK Oroituz Andoainen erakundeak dei egiten die Andoaingo antifaxista afusilatu eta errepresaliatuen familartekoei, eta, mugimendu sozial, sindikatu, alderdi politiko eta instituzioei, apirilaren 14an ospatuko dugun omenaldian parte hartzera.
Omenaldi honen egitaraua honakoa izango da:

  • Antifaxista eta errepresaliatu andoaindar guztien omenezko ohorezko dantza eta lore-eskaintza. Modu berezian, honako andoaindar afusilatuak oroituko dira: Kruz Aldasoro Elizaso, Jose Amilibia Saldias, Migel Amondarain Zumeaga, Secundino Anton Sancho, Jose Arana Etxenagusia, Faustino Aldaz Labaka, Antonio Aranzabal Urrestarazu, Pio Arzallus Albisu, Francisco Fernandez Usandizaga, Nemesio Fernandez Argiarro, Ambrosio García Cascante, Juan Antonio Irulegi Ulanga, Casiano Izquierdo Sanz, Jose Lasa Barandiaran, Jose Mari Monge Castillo, Bautista Martinez Fernandez, Gregorio Martinez Fernandez, Esteban Olalde Aspuru, Sixto Prestamero Martinez, Blas Rubio Peña, Biktor Sarasketa Ruiz, eta, Migel Urretabizkaia Gereño.
  • Oroimen historikoa berreskuratzeko lanean ari garen Euskal Herriko talde guztiak elkartzen duen Lau Haizetara Gogoan plataformaren manifestuaren irakurketa.

 


LEKUA: Alfaro Plaza (eskulturaren ondoan), Andoain.
EGUNA: apirilaren 14an, larunbata.
ORDUA: 13:00etan.
Gonbidatuak zaudete.
Elkar ikusiko dugulakoan, doakizue besarkada beroa

OHARRA: Ekitaldia amaitzean, hamaiketakoa ere izango da, hara bildu garenok tertulian eta lagungiroan jarduteko.

OROITUZ, ANDOAINEN
Frankismoak eragindako biktimen oroimenaren alde diharduen Andoaingo herri erakundea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!