"Abangoardia mugimenduei buruz ari garenean ohikoa da automatikoki pentsatzea, artetik, bere zentzu hertsian, zuzenean etorritako mugimendu plastikoetan: pintura, eskultura, grabatuak argazkilaritza... Baina joerei dagokionez, ezin ditugu alde batera utzi espresio garaikideak, esaterako, arkitektura, diseinu industriala eta barne-diseinua". Ikuspegi hori ardatz hartuta, Elebi taldeak, Andoaineko Bastero erakusketa aretoan, Recrea2, diseinua baino + que diseño erakusketa antolatu du. Hala, Bilboko San Frantzisko auzotik Ana Davilaren eta Beatriz Silvaren lan prozesuak gerturatzen dituzte.
Erakusketa hau maiatzaren 26ra arte izango da ikusgai Andoaingo Bastero aretoan. Bertan aurki ahal izango dira Ana eta Beatrizekerakusketarako aukeratu dituzten objektu ezberdinak: gardentasunak, argiztapen estrukturala eta objektu erabileranitzak.