Urnietako Abertzale Sozialistak eta Gipuzkoako Abertzale Sozialistak hautes elkargoen alde sinatzeko aukera dago hilaren 20ra arte udaletxean.
“Badator Udaberria, badator Euskal Herri berria, Urnieta berria” lemapean datorren maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetan izango da Ezker Abertzalea. Ohartarazi dutenez, Espainiako Gobernua gatazka konpontzeko aukerari muzin egin eta behin eta berriz Ezker Abertzaleak parte hartzeko oztopoak jartzen ari da. Era berean, Ezker Abertzaletik aipatutako hauteskundeetan egon eta udaletatik beren proiektu politikoa defendatzeko saiakera asko egiten ari direla aipatzen dute.
Legalki parte hartu eta prozesu demokratiko baten alde egiteko, ordea, urnietarren babesa behar dutela gogoratzen dute. Horregatik, Urnietako Abertzale Sozialistak eta Gipuzkoako Abertzale Sozialistak hautes elkargoak hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadura ematera deitzen dute. Apirilaren 20ra arte dago horretarako aukera; goizez, 8:00-9:00 eta 13:00-14:00 udaletxean. Hilaren 17an, asteartean, baita arratsaldez ere leku berean;16:00-17:00 artean. Sinatzeko DNI-a eramatea eta Urnietan erroldatua izatea beharrezkoa da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!