Eguerdiko ordubatetan ipinita dago hitzordua, zera dio Oroituz taldearen prentsa oharrak, "Omenaldi ekitaldirako aukeratu dugun eguna, apirilak 14a -Errepublikaren eguna- izan da. Omenaldi xume horretan biktimen aldeko lore-eskaintza egingo da, eta partehartzaileen artetik nahi duenak hitza hartu ahal izango du".
Lekua: Alfaro plaza. Andoain (eskulturaren ondoan).
Eguna: Apirilaren 14a, larunbata.
Ordua: 13:00.
Andoaingo Udalak bere aldetik beste ekimen bat antolatu du. Zera dio Udalaren oharrak, berriz: "Interesa duten guztiei jakinarazten zaie, larunbata honetan, apirilaren 14ean, eguerdiko 11etan Alfaro parkean dagoen “Goiztiria, arimaren garraisia” eskulturan, Andoaingo Udalak lore eskaintza egingo duela Errepublikako idealaren alde lan egiteagatik afusilatuak izan ziren andoaindarren oroimenez.
Ekitaldi honetara Andoaingo herritar oro gonbidatua gelditzen dela".
Lekua: Alfaro plaza. Andoain (eskulturaren ondoan).
Eguna: Apirilaren 14a, larunbata.
Ordua: 11:00.