Eskualdeko ordezkaritza zabala kantuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko api. 3a, 19:03

Gipuzkoako Haur Kantari Jaialdia aurreko larunbatean amaitu zen Tolosako Leidor Antzokian. Eskualdeko ordezkaritza zabala bildu zen. Haur asko hurbildu zen, guztira 175 beren musika laguntzaileekin.

Euskal Kantuzaleen Elkartea
GIPUZKOAKO HAUR KANTARI JAIALDIA. 2007
TOLOSAKO EGITARAUA taldeak, bikoteak eta bakarlaria)

Taldeka
“PIPERMINAK II” (Billabona) -Taldea
Beldurrak ahaztuta (Kristina Solano - M-n ezten)

EGAPE 2. ZIKLOA (Urnieta) – Taldea
Hartz txikia (Pirritx eta Porrotx)

MAIALEN, IRATI ETA MAIALEN (Billabona) – Taldea
Zu (hitzak: Ioritz Galarraga eta musika: Kristina Solano)

EGAPE 1. ZIKLOA (Urnieta) – Taldea
Nik baditut zapatilak (Oskorri)

“EGAPEKO DBHKO IKASLEAK” (Urnieta) – Taldea
Ilargia (Ken 7)

“EGAPE 3.ZIKLOA” (Urnieta) - Taldea
Bertsoa dantzan (Haurrock) 

“LARRAMENDI” taldea (Andoain) – Taldea
Habanera (X. Lete)

EGAPE 3. ZIKLOA (Urnieta) – Taldea
Istorio misterio (Haurrock)

“LARRAULGO IKASTOLA” (Larraul) – Taldea
Bizi ganoraz (Korrika 9)

Bikoteka
ANE ETA UXUE URRUZOLA (Billabona) – Bikotea
Besamotza (Tapia eta Leturia)

“MAMUTXO” bikotea (Billabona) – Bikotea
Hartz txikia (Pirritx eta Porrotx)

 

Antolatzaileak oso pozik
Hona prentsa oharrean nabarmentzen dena, "Pasa den larunbatean (hilak 31) berriz, Tolosako Leidor Aretoan genuen hitzordua, eta bertan egin beharreko Haur Kantari Jaialdiren 2. saioan parte hartu behar zuten taldeen kopurua ikusirik, ordu erdiz aurreratu behar izan genuen ekitaldia, 16:30etan hasiz. 18 talde, 4 bikote eta bakarlari bakar bat aritu ziren azken honetan, ilusioz eta kantatzeko gogoz beterik.
Jende andana bildu zen bi jaialdietara, eta giro aparta sortu zen oholtzara, kantatzea eta ondo pasatzea beste helbururik ez zuten haurrak igotzen ikustean. Izan ere, Euskal Kantuzaleen Elkarteak ibilbide luze eta oparoa duen Haur Kantari Txapelketa Jaialdi bihurtu du aurten, eta badirudi saiakerak harrera ona izan duela parte hartzaile eta batez ere irakasleen artean. Hain zuzen ere, azken hauen eskaerari jarraituz hartu zen, Txapelketari, Gipuzkoan eta aurtengoan behinik behin, Jaialdi nortasuna emateko erabakia Euskal Kantuzaleen Elkartean".
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!