Aberri Eguna hurbiltzen ari dela eta EAJk Andoaingo alderdikide guztioi egun hau ospatzeko deia egiten die, "Egun honetan, zure etxeko balkoian ikurriña jartzera gonbidatzen zaitugu".
Horrez gain, Aberri Eguneko (apirilaren 8a) Meza Nagusian, Andoaingo hildako alderdikide izandakoak gogoratuak izango dira. Hori goizeko 11etan izango da; ondoren, batzokian hamaiketakoa antolatu dute, alderdikide guztientzat eta baita nahi duten andoaindar guztientzat ere, "Egun handi hau guztion artean ospatu beharrekoa dela iruditzen zaigu eta bertan elkar ikustea espero dugu. Badakizu, apirilean 8an batzokian itxaroten zaitugu!".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!