Futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko api. 2a, 18:29
Aurreko asteko futbol emaitzak
URKI    3
URNIETA INFANTILAK    2
Golak: Unai Arozena 2. Datorrena: Urnieta–Orioko.

Partida ondo hasi zuten urnietarrek eta gol batez aurreratuta joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, berdinketaren gola jaso arren borrokatzen jarraitu zuten, 5 minuturen faltan 1-2koa lortuz. Azken minutuetan arbitroaren bi hanka-sartze nabarmenen ondorioz beste bi gol jaso eta partida galdu zuten. 

ELGOIBAR    4
URNIETA KADETEAK    1
Golak: Unai Lizeaga. Datorrena: Urnieta–Zumaiako.

Ez da posible, ezin liteke, dio kantuak, eta hori gertatzen hari zaio Urnietako taldeari igoera fase honetan. 2-0koarekin joan ziren atsedenaldira. Gero, 2-1ekoa lortu ondoren emozio apur bat izan bazen ere, beste bi gol jasoz bukatu zen.

TEXAS    0
URNIETA JUBENILAK    2
Golak: Albert Fuentes, Ander Paco.

Urnietarrei partidan sartzea kosta egin zien, eta lehenengo zatian aukera oso garbietan huts handiak egin zituzten, baina gol ikusgarri bat lortu zuen Albertek, lau defentsei izkin egin ondoren. Gero Lasartekoek gehiago erasotu zuten, baina Ibaien geldiketengatik ez zuten ezer lortu.  Anderren sarrerak bizitasuna eman zion urnietarren jokuari, eta boleaz lortu zuen golarekin lasaitasuna lortu zuten.

OSTADAR    1
URNIETA NESKAK    1
Golak: Amaia Jauregi.

Urnietako neskak ez ziren oso gogor hasi. Eta arbitroa oso kaskar aritu zen. Urnietakoak lehenengo gola sartu eta pixka bat lasaitu ziren, ondorioz Lasarteko neskek gola sartzea lortu zuten. Urnietakoek jokatutako partidurik onena ez zen izan, baina larunbat honetan gogotsu aterako dira Intxaurdiren aurkako partidan.

URNIETA ERREGIONALA    3
BTLS   1
Golak: Javi, Andoni, Julen. / Martxoak 31, larunbata

Bisitaria irabazten hasi zenez, etxekoek asko borrokatu behar izan zuten. Maila honetan inork ez duela ezer oparitzen argi dago. Hala ere, urnietarrek haien aurkariek baino gogorrago lan egiten dute beti. Animo denboraldiko azken txanpan!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!