Herrian musikaren alorrean aritzen diren taldeak bilduko ditu. Herriko musikarien topagune bihurtuko da Andoain. Garai bateko eta gaur egungo arloan dabiltzan herritarrak bilduko dira, Joxe Mari Oiartzabalek zuzenduko duen kontzertu erraldoi batean. Aurkezpen ekitaldian, deialdi berezia egin zitzaien herritik kanpo bizi diren andoaindar musikariei, musika instrumentu bat hartuta jaialdira hurbildu daitezen.
Andoaingo musika eta musikariak ezagutu eta denonak egin asmoz, aurtengo Santa Krutz egunean tarte berezia hartuko dute zenbait abestik. Bereziki, urteetan galduta egon ostean, aurten berreskuratuko diren “Santa Krutz Martxa”, eta Goiburu eta Larramendi pasakalleak.
Herri musikarentzat garai onena ez den honetan, musikak gizartearentzat duen beharra aldarrikatzea izango da, prentsaurrean adierazi zutenez, maiatzaren 3an ospatuko den jaialdiko xedea. Hitzordua, maiatzaren 3an 19:30etan.
Dagoeneko lehen entsegu orokorra egin dute, bigarrena apirileko azken astelehenean izango da. Informazio gehiago: www.blogari.net/JUJUY.