Taldeko alebinek eta infantilek Kutxa Sarian parte hartu dute.
Orain bi aste, martxoaren 17an, Andoainen eta Gipuzkoako beste hiru igerilekutan sailkapen proba edo eliminatoria jokatu ziren. AKEK taldeko bost igerilari, aurreko igandean, martxoaren 25ean, Ordizian jokatutako finalerako sailkatu ziren: Aitor Miera, Mikel Arribillaga, Gurutze Unzalu, Iker Hernandez eta Jaione Albistur. Azken honek gainera, brontzezko domina irabazi zuen 50 m. bularreko proban.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!