Goizeko 9etan elkartu ziren beste akordeoijole gazteekin Mutrikuko pilotalekuan, 9:30 enseguarekin jarraitu zuten, 11:30etan hamaiketakoa, 13:00etan momentu garrantzitsuena, kontzertua, 300 akordeoijole baino gehiago parte hartu zuten. Eta bukatzeko kalejira erraldoi bat plazaraino. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu baina helburua, berriro elkartzea beste akordeoijoleekin eta musikaz gozatzea, bete egin zen.
Aurtengo topaketan parte hartu zuten andoaindarrek:
Paula Puente, Irati Soto, Estela Nieto, Egoitz Ikutza, Idoia Mikelez, Leire Etxarri, Leire Andreu, Maddalen Aizpurua, Xabier Jauregi, Miren Ibañez eta bonbo eta txapak, Jon Cencillo eta Eneko Soto.