Atzoko polizia operazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 28a, 17:03

Guardia Zibila Andoaingo Belabi kaleko 8.atariko etxe bat miatzen ari da gaur goizalderarte, masa medioetako kamara eta kazetari ugari dago kanpoaldean. Gauez atxilotuak ekarri zituzten Andoaingo etxebizitzara, atarira doan kalea itxiz. Etxabeak eta garageak miatzen eman du gaua Guardia Zibilak.

Hauexek atxilotu zituztenak: Andoainen Jose Angel Lerin Sanchez, Zizurkilen Itziar Agirre, Donostian Juan Carlos Herrador, Idiazabalen Iñigo Orue, Oionen Endika Zinkunegi, Uharte Arakilen Lorea Irigoien eta beste bat Harkaitz Agote da.

Jose Angel Lerin Sanchez goizean atxilotu du Guardia Zibilak Andoainen. Prentsara emandako informazioaren arabera, jatorriz iruindarra da 36 urteko Jose Angel Lerin eta 2005etik ihes eginda zebilen. 1996an eta 2001an espetxean egona zen kale borrokagatik. Dirudienez, pistola bat atzeman diote atxilotutako unean.

Zizurkilen atxilotutako Itziar Agirre Fraisoron ikasten duen gazte bizkaitarra da.

Belabi kaleko aparkalekuan Guardia Zibilaren dozena erdi bat patrol eta komunikabideetako kideak bildu ziren. Atxiloketa hau, polizia operazioa zabalago baten barnean egin zuten.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!