Pilota

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 28a, 15:34

Aurreko asteburuko emaitzak eta datorren jardunaldia

URNIETA 22-6 HERNANI
Jon Pagola-Mikel Garaialde. Jubenilak. Izen handiko Añorgako Torneoan etxekoek alde handiz mendean hartu zituzten Garmendia eta Salaberria hernaniarrak. Bide ezinhobetik doaz. Garaialdek dagoeneko eskuak sendatuta ditu. Oraingoan, ordea, eskuak gaizki dituena Pagola da.

URNIETA 12-22 GOIENETXE,MINDEGIA
Xiker Urkijo-Jokin Iparragirre. Jubenilak. Pagola eta Garaialderen maila bereko jokalariek norgehiagoka leku berean jokatu, baina emaitza zeharo ezberdina eskuratu zuten. Aurkari nafarren nagusitasuna agerian geratu zen.

JON PAGOLA 13-22 GARCIA
Jubenilak. Debako Torneoko lau eta erdiko txapelketan, Pagolak norgehiagoka galdu zuen. Eskuak gaizki izateak baldintzatu zuen Itziarren jokatutako neurketa. Garaialdek, aldiz, Gabarri aurkariari erraz  gailendu zitzaion.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz Binaka, Infantilak
Hernani 1-Urnieta 2
Oiartzun. Lar, 21. 16:00
Eskuz binaka, Infantilak
Gazteleku-Urnieta 1
Astigarraga. Lar, 21. 16:00
Eskuz banaka, Infantilak
Urnieta 3-Añorga 2
Urnieta 2-Urnieta 5
Urnieta 1-Urnieta 4
Urnieta. Lar, 21. 16:00
Eskuz binaka, Alebinak
Urnieta 2-Urnieta 3
Oiartzun. Lar, 21. 16:00
Eskuz binaka, Alebinak
Usurbil 1-Urnieta 1
Antiguo. Lar, 21. 16:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!