Zizurkil eta Villabona artean egitekoa zen Korrika Txikia ez egitea erabaki dute
Gaur arratsaldean egitekoa zen Korrika Txikia, joan den ostiralean giro txarra zela eta atzeratu ondoren. Gaurkoa, ordea, ez da eguraldi hobea eta horregatik eskoletako arduradunek aurten Korrika Txikirik ez egitea erabaki dute. Adunako haurrek ere parte hartu behar zuten Zizurkildik Villabonara korrika egiten. Zorionez, eskualdeko ume ugarik Korrika Handian parte hartzeko aukera izan zuen larunbat goizean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!