Golak: Andoni "Kanoute" Tena, Iker "Tamariz" Matute, Javier "Cassano" Patiño eta Arkaitz "Bombas" Urdapilleta.
Partida zaila sestaotarrak bigarren postuan baitira sailkapenean. Andoaindarrek zonakako defentsa bat ezarri zuten kantxa erdian baloia sestaotarrei utziz. Atsedenaldira 2-1eko emaitzarekin joan ziren andoaindarrak. Bigarren zatian ordea andoaindarrek daramaten futbola erakutsi zuten eta 3 minutu falta zirela aurretik ziren markagailuan 3-4ko emaitzarekin. 3 minutu horietan jo ta fuego ibili ziren sestaotarrak eta emaitza berdintzea lortu zuten partida launa berdinduz, horixe izanik partidako azken emaitza.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!