2006ko apirilaren 1ean Bilbon, milaka eta milaka herritar atera ziren kalera konponbide demokratikoaren alde.
Zer da MilakaBilaka?
"MilakaBilaka abenduaren 18an Iruñan aurkeztutako ariketa bat da, alde eta sentsibilitate askotariko herritarrez osatutako ariketa bat.
Elkartzen gaituen helburua ERRESPETUA da. Errespetua euskal Herriaren aitortzaren aurrean, euskal herria eta bere herritarren eskubide kolektibo zein norbanakoentzat eta bereziki erabakitzeko eskubidearentzat.
Herritarrez osatutako indar bat da, bake prozesuan herritarren presentzia bermatu eta prozesuari bultzada bat emateko babes eta akuilu izan nahi duena.
Gaur egun, MilakaBilaka kamioia dabil herriz herri, herritarren atxikimenduak biltzen. Atxikimendu hauek argazki bidezkoak dira eta pertsonalak. Atxikimendua eman nahi duenari argazkia ateratzen zaio eta argazkia MilakaBilaka ariketaren web orrian (www.milakabilaka.org) zintzilikatzen da.
Atxikimenduak biltzeaz gain, eskualdez eskualde zabaldu nahi da MilakaBilaka ariketa, herritarren parte hartzea bilatzeko, guztien aportazioak biltzeko, gogoeta egiteko eta abar. Alderdienganako edota politikagintza konkreturako dugun joeraren gainetik, Milaka lagun gara, milaka bilaka gabiltzanak, herri hau errespetuan dadin bilaka".