Aurreko asteburuan oso partida garrantzitsua irabazi zuen Andoaingo EHU Leitzarran bolei taldeak. Eligio Rodriguezen neskak denboraldi honetan izan duten aurkaririk gogorrena irabazteko gai izan ziren eta, esan bezala, boleiko lehen mailara itzultzeko pausu bakarrera daude.
Bigarren mailako bi talde onenak dira Bilboko Madre de Dios eta EHU Leitzaran. Andoaingoak Bilbon lehiatu ziren eta, etxetik urrun, egon arren 0-3 emaitzarekin itzuli ziren etxera (13-25, 22-25, 25-13 eta 15-25).
ALLURRALDE erabakiorra
Liga amaitzeko partida bakarra falta denean, Andoaingo taldeak ezin du hutsik egin. Larunbat honetan Allurralden jokatuko dute 18:15tik aurrera Mungiako taldearen aurka. Jokalariek eta zaletuek ezin dute azken partidan hutsik egin. Ea ba, igoera ospatzen duten Aste Santuko oporraldiaren atarian.