Korrika txikia bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 23a, 12:51
Zizurkil eta Villabona artean egitekoa zen korrika txikia bertan behera geratu da.
Korrrika txiki honetan parte hartzekoak ziren Adunako haurrak ere. Egualdi txarra dela eta atzeratu dute haurren korrikaldia. Datorren asteartean, hilak 27, egingo da Korrika txikia Zizurkildik Villabonara, arratsaldeko 15:30etan hasita. Korrika egin ondoren haur bakoitzari opila eta txokolatea banatuko zaio.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!