Zizurkilgo Udalak onartu du 2007rako aurrekontua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 23a, 11:18

Bost milioitik gorako aurrekontua onartu Zizurkilgo Udalak. Horietatik 2233 euro inbertsioen atalari dagokio. Ubare auzoko eta Aurrera plazako jarduketa da Udaleko kontuetan aurreikusitako inbertsiorik adierazgarrienetariko bat.

Ubare auzoko eta Aurrera plazako berrikuntzak 675.000 eurotan baloratu dute eta Euskao Jaurlaritzak finantzatuko du porzentaia handi batean, Izartu programaren bitartez.

Landa bide batzuen konponketa, 151.000 euroko kostuarekin eta Pagamuño auzoaren berrurbanizatze lanak, 80.000 euroko aurrekontuarekin dira, besteak beste, aurten gauzatzeko aurreikusitakoak.

Badira beste proiektu batzuk ere, esaterako, herriko argizteria berritzea, Ihartza auzoko berrikuntzak, Ernio bidean eta Akezko auzokan ezpondak egonkortzea, Udaltzaingoari lokal bat egokitzea...

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!