Heldu da Korrika 15 Tolosaldera!

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 22a, 20:32
Datorren larunbatean, hilak 24, Korrikak Tolosaldea zeharkatuko du. Hori dela eta, saio berezia eskainiko dugu Txolarre Irratian euskararen aldeko lasterketaren pasaera kontatzeko.

MARTXOAK 24 LARUNBATA

Hitzak Hegan saio berezia, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Korrikarekin zuzeneko konexioak entzun ahal izango dituzue.
 
MARTXOAREN 26tik 31ra

Astelehenetik ostiralera Tolosaldeko Ahotsa saioan, bat egingo dugu egunero Korrikarekin. Goizeko 11:15etan izango dira konexioak.
 
Zuzenean, 107.5 eta 101.2 fm-n entzun ahal izango duzue edo bestela internetez www.txolarre.org web gunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!