18/98 auziaren inguruko mahai ingurua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko mar. 22a, 17:29

Nekane Txapartegi asteasuarra bertan izango da eskualdeko beste inputatuekin batera. Ekitaldia lehenago iragarri bazen ere, datorren larunbatean egingo da azkenik.

18/98 auziari buruzko mahai ingurua antolatu dute martxoaren 24rako Asteasun. Eskualdeko inputatuek Joxe Mari Olarra, Mikel Egibar eta Nekane Txapartegi, Aitor Ibero abokatuak eta Teresa Toda inputatuak hartuko dute parte 18/98+ lantaldeko kideekin batera.

 

Kultur Etxe zaharrean egingo dute, 19:30ean. elkartasun antolatu dute Aiztondo elkartean. Afaltzera joan nahi duenak 615 708732 zenbakira dei dezake.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!