2007ko martxoaren 12an Herriko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren bidez Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2007 urteko Errolda onartu da, eta hala, jendaurreko informaziora jartzen da, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluan xedatutakoa betez. EPEA HILABETE BATEKOA izango da, dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
ZERGABILKETA EPEA: 2007ko martxoaren 15etik apirilaren 20a arte (biak barne).
Helbideratutako ordainagiriak 2007ko apirilaren 20an pasako dira kontutik.
Ordainketa lekua: Kutxa, Euskadiko Kutxa, La Caixa, B.B.V.A., Banco Guipuzcoano, Banco Vasconia edo Banco Santander, entitate lankideetan.
Bestetik, garbi geratzen da aipatutako zergabilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bitartez eskatuko direla eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko direla.