Nola defini daiteke gune hau?
Leonor Corriols: Edertasun eta estetika zentro bat da. Estetika lantzen dugu; ez soilik kanpoko edertasuna, baita niretzat, osasunari hain lotuta dagoen estetika ere. Kanpotik ondo bazaude, barrutik ere hala sentitzen zara. Estetikak bere barne hartzen dituen zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Zer da bezeroek gehien eskatzen dutena?
L.C.: Aurreko jabeak 26 urte zeramatzan depilazioekin soilik lanean. Hori dela eta, depilazioetarako bezero poltsa garrantzitsua dugu. Baina egun, asko dira laser bidezko depilazio tratamendua eskatzen dutenak, beste askok gorputz tratamenduak… Edozein kasutan, depilazio zerbitzu hutsa baino zerbait gehiago eskaini nahi dugu.
Teknikak ere alor honetan asko aurreratu al dira?
L.C.: Punta-puntako tresneria edukitzea nahi izaten dugu. Estetika oso azkar garatzen ari da. Ezer egiten ez baduzu, atzean geratzen zara. Horregatik, gorputz tratamenduei dagokienean, Velasmooth teknika baliatzen dugu. Egun, zelulitisari dagokionez, merkatuan dagoen tresnarik onena da. Laserrari dagokionez gauza bera, merkatuan dagoen depilazio laserreko tresna onena dugu. Laserraren bidez, fotogaztetzea eta aknea zaintzen dugu, emaitza ezin hobeekin. Egiaztatuta dago.
Aldea nabari da orduan?
L.C.: Hona etortzen direnean, fitxa bat egiten zaie, neurriak hartu eta argazkia ateratzen zaie, lehena eta oraina alderatzeko. Tratamendua aurrera doan bezala, emaitzak ikusten goaz. Baina hemendik kanpo bezeroa bera ez bada zaintzen ondorioek eragin gutxi izango dute. Zainduz gero, aldaketa garrantzitsua izan daiteke, aldaketa nahiko ona. Depilazio laserrari dagokionez, gutxienez, ilearen %80ko erredukzioa lortzen da. Hori eskaintzen ari bagara, lortzen dugulako da.
Zer arrazoi tarteko joaten dira bezeroak zuengana?
L.C.: Denetik dago. Gaur egun, asko zaintzeko gogoz datoz. Lehen, estetika aberatsentzat zen. Laserrarekin hasi zirenean ere, zerbitzua bera oso garestia zen. Horretarako, askok maileguak eskatu behar izaten zituzten. Gaur egun, aldiz, edonoren eskura dago. Estetika tratamenduak ez dira garestiak, eskurakorrak dira baina ezta dirua erraz botatzeko modukoak ere.
Asesoramendua eskaintzen duzue?
L.C.: Informazioa eskatzera datorren edonorekin denbora hartzen dugu. Bezeroekin eseri eta ondo azaltzen diegu, zer den eskaintzen duguna eta zer den bezero bakoitzari hobekien datorkiona. Haiei entzutea nahi izaten dugu. Laserrean beti pauso batzuk jarraitu beharrak baitaude eta bezeroak hori guztia argi izatea nahi dugu. Zalantzarik izanez gero, galde dezatela.
Urtean zehar, bezero uholderik izaten al duzue?
L.C.: Urtean zehar mantentzen doa. Zaintzea eta ondo sentitzea gustuko duena urte osoan zehar etortzen da; masajea hartzera, laser tratamenduak edota gorputzerako tratamenduak egitera… Egia da, garai hauetan eguraldi ona hastearekin bat egiten dira aurpegi garbiketak edota depilazioak. Martxotik aurrera ekainera arte, depilazioari dagokionez gorakada nabarmenduko da. Abuztuan jendea oporretara doan bezala, berriro jaitsiko da.
Irudiaren gizartean bizi gara egun. Hona datozenak, osasunagatik edo estetikagatik etortzen dira?
L.C.: Denetik dago. Batzuk estetikagatik datoz, eta hemen egindako lanarekin bere osasuna hobetzen ari zarela konturatzen dira. Ulertzea asko kostatzen da, estetika orain artean ileapaindegiari lotuta zegoela pentsatzen baitzen. Komunean ditugun gauzak egiten ditugu, baina estetika osasunari lotuagoa dela pentsatzen duen horietakoa naiz. Bestela, hainbeste mediku estetiko ez lirateke egongo. Osasunari oso lotuta dago.